Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kirol-talde eta administrazioen webguneetarako ideiak

Luistxo - Code & Syntax
2002-07-01 13:07

Izena emanda nabilen posta-zerrenda batean (Cadius ) aktualitateko webgune askoren erabilgarritasuna izaten da komentagai nagusietako bat. Azken hilabete honetan, besteak beste, Espainiako webgune administratiboen ganora eskasa aipatu izan da, edo Munduko Futbol Txapelketako gune ofizialaren ajeak ere bai.

Horra zerrendako komentario pare bat:

  • Mezu honetan, Europako Batasunaren lehendakaritzako Espainiako seihilekoaren gune ofizialaren gorabeherak komentatzen ditu nonbait hartan lan egin duen euskal enpresa bateko profesional batek. Spain.info atari berria ere komentatu izan da zerrendako beste mezu batzuetan.
  • Munduko Kopakoari buruzko iruzkin batzuk (Yahoo eta FIFAren arteko koprodukzioa da gune ofiziala ).

Horien harira, horra pare bat erreferentzia, webguneak egiteko modu txukunen adibide edo.

Italiako Web Awards sariak

Italiako web onenak, kazetari espezializatuen botoak emanda aukeratuak, Buber sariak bezala-edo. 2700 hautagai ziren, 33 finalista eta irabazlea, web administratibo erraz eta dinamikoa:

Epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute beste bi webgunek: beste administrazio ertain moduko bat, eta albistegi gazte bat (gaztea izan arren, testua eta testua da funtsa):

Italiako sariketa honi buruzko informazio gehiago hemen

Estatu Batuetako kirol profesionala

Beste ranking bat ere aurkitu nuen atzo, Amerikako Estatu Batuetako kirol profesionaleko taldeen web sailkapena.

Irabazlea, Cleveland Browns hockey taldea.

Ez dira kirol web guztiak neurtu, taldeenak baizik, liga profesional hauetako 121 talderenak: Hockeya, saskibaloia, football amerikarra, beisbola.

Sports Business Journal aldizkariak enkargatu zuen azterketa eta unibertsitate bateko taldeak burutu. Neurtu zituzten aldagaien berri (edukiak, diseinuan erraztasun eta erabilgarritasuna, erosketa eta feedback aukerak...) eta informazio xeheagoa hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu