Teknologia albisteak

Webby 2002: Interneteko Oscarrak eman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Editorea - Sustatu
2002-06-28 : 18:06

Google eta Amazon izan dira berriz izendatuenak. Gure bizitzako parte ei da Internet, Webby 2002 sarietako arduradunak esan duenez. Esandakoari gehitu zion, Google eta Amazon, mundialenak izan direla. Badira beste batzuk ere, ordea.

Google eta Amazon dira mundialena izatearen adibiderik garbienak. Erabilpen praktikoaren izendapena jaso du Googlek, Amazonek, aldiz, komertzio elektroniko garatuena izatearren izan da saritua.

Ez da txantxa berriz nominatua izatea eta arestian aipatutako biek bigarren urtez jaso dute saria. 140 nominatu izan ziren Webby-etan finalerako. 28 kategoria ezberdinetan eman ziren sariak. Hauetxek saritutako batzuk:

  • Irrati eta informazio onenaren saria BBCk jaso zuen.
  • Lonely Planet-ek bidaietako informazio osatuena izateagatik.
  • Jokuen webgunerik onena Netbaby eta World. Webguneak ez du ez joko sexista ez joko biolentorik.
  • Interneten dagoen umorerik onenari saria The Onion-ek jaso du.
  • Webgune arraroenari ere saria ematen diote, eta aurten, Devices of Wonder deitutakoak jaso du, museo antzeko bat.
  • Zientziari ematen zaion saria, Becoming Human-ek lortu du. Gizakiaren eboluzioa azaltzen da bertan.

Erantzun

Sartu