Teknologia albisteak
1

Euskal Mendiak II

Erabiltzailearen aurpegia
inaxio - errenteriatik
2002-06-28 : 00:06

Euskal Herriko mendiak gustuko dituzuenentzat interesgarri gerta daitekeen webgune bat aurkeztu nahi dizuet. Batek baino gehiagok ezagutuko du honezkero, seguraski, izan ere Googlen mendi-izen bat bilatuz gero sarri azaltzen da webgune hau, baina oraindik 'bukatu' gabe zegoenez (hilabete asko daramat 'bukatzen') ez dut 'ofizialki' ezagutzera eman. Hau duzue aurkezpena.

Honako hau duzue helbidea: http://em.luberri.net/ Nire asmoa bertan gure mendien berri jasotzea da, bai jendearen iritziak, aholkuak, ibilbide proposamenak eta bai argazkiak. Horretarako berariz prestatuta dago webgunea: nahi duenak parte har dezake webgunearen edukia osatzen era erraz eta azkar batean. Irudiak nahiz testuak bidali orduko argitaratzen dira webgunean. Baditu horrez gain ohikoak diren beste zenbait atal ere: esteka bilduma, berriketagunea (foroa), laguntza, estatistikak... baina baita berezi xamarrak diren beste zenbait, hala nola:

  • norbere 'mendi-kurrikuluma' osatzeko aukera, flash mapa baten klikatu eta mendiak markatuz, igotako eta igo gabeko mendien jarraipena egiteko.
  • mendien databasean kontsultak egiteko aukera, form baten laguntzaz.
  • web interfacea on-line itzultzeko aukera.
  • norberak bidalitako edukia atzera editatu edo ezabatzeko aukera (izena emanda).
  • editore izateko aukera, eremu geografiko jakin baten ardura hartuz.

Orain arte bildutako edukiari dagokionez, badira dagoeneko 700 argazkitik gora, 100 mezu inguru, 50 lotura eta 650 menditik gora databasean. 'Bukatua' esan dut gorago, baina ez da hala. Orain artekoa hobetzen eta osatzen jarraitu nahi nuke, eta bisitarien laguntza nahiz iritzia estimatua izango da. Mendizalerik ezagutzen baduzue, esaiozue, gehienak Interneten gutxi ibiltzen dira-eta. Bota iezaiozue begiratu bat eta esaidazue zer iruditzen zaizuen. Eskerrik asko.

OHARRA (2020): Mendiak izan daiteke Euskal Herriko Mendiak erakusten zituen webgune honen alternatiba gaur egun.

Erantzunak

caleb
2002-07-01 : 16:11

webgune izugarria egin dozu inaxio! mila esker! orain lehen baino are gehiago EH-era itzultzeko gora dot, zuen argazki politak ikusi ondoren!

Erantzun

Sartu