Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kale Erabileraren IV. Neurketaren emaitzak SEIren webgune berrituan

SEI - SEI elkartea
2002-06-27 12:06

www.sortu.org helbidea duen Web gune berrituan neurketaren datu orokorrak, bilakaera, herrialdekako datuak, hiriburuetakoak eta eskualdekakoak ikus ditzakezue kopurutan eta iruditan, adin taldeen arabera bereiztuak eta baita generoaren eta haurren presentziaren aldagaien arabera ere.

Neurketaz gain, SEI zer den, SEIren jardunari buruzko informazio guztia ere bertan topatuko duzue: BAT Soziolinguistika aldizkaria, Institutuaren sorrera prozesua, ikastaroak eta formazioa

Espero dugu webgune berria zuen guztion gustokoa izatea eta zuen eguneroko lanean praktikoa izango zaizuen informazioa eskaini ahal izatea.

Benetan gogo onez jasoko ditugu gune berria eta bertako informazioa hobetzeko eta osatzeko iradokizun, iritzi, proposamen eta gainerakoak.

Mila esker aldez aurretik eta ongi izan!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu