Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aramaioko I Uda Ikastaroa: "Europako hizkuntzen inguruan: iragana eta oraina"

Iñaki Ugarteburu - EHU
2002-06-25 11:06

Ikastaro honen helburua Europako hizkuntzen gainean argibidea ematea da, historia-ikuspegia oinarri delarik, baina -hizkuntza hilen kasuan izan ezik, jakina-, egungo egoera aztertuz. Arreta berezia ipiniko da hurbilen ditugun hizkuntzetan.

Hamasei irakasle ezagunek emango dute Ikastaro hau. Jende guztiari dago irekia, zeinahi den bakoitzaren hezkuntza-maila, baina Filologiako ikasleentzat da oroz gain interesgarria.

Ibarreko Kultura Etxean izango da Ikastaroa. Hitzaldiek 50 minutu iraungo dute, gutxi gora behera. Elkarrizketa azken orduan izango da, hitzaldi guztien ondoren. Atsedenaldi bakarra egingo da, 20 minutukoa.

Zenbait hitzaldi euskaraz emango dira. Aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Euskal Herriko Unibertsitateak aukera askeko 2 kreditu eskaini ditu. Bestalde, parte-hartze egiaztagiriak eskatu ahalko dira. Izen-ematea 6 € kostatzen da.

Argibidea eta izen-ematea: Aramaioko I Uda Ikastaroa. Hurbil Kulturgaiak. 160 posta kutxa. 20550 Aretxabaleta.

Telefonoa: 943 71 42 08. Faxa: 943 71 47 08. Posta electronikoa: hurbil-kultur@teleline.es.

Kontu zenbakia: Vital Kutxa, 2097-0150-97-0008091449.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu