Hainbat komunikabide S.A musika taldearen kontra
Luis del Olmo kazetariak e-maila jaso eta "Protagonistas" saioan solaskideekin batera, berba gai izan zuten. Hortxe ere sekulakoak esan ziren, eta horrek, noski, azken asteotan sekulako zurrunbiloa sortu du.
Kontua da, irratsaioan esan ziren guztiak esan eta gero, eta kontu horren gainean idatzi direnak idatzi eta gero, Sociedad Alcoholica taldeak estatuan aspalditik hitzartuta zeuzkan hainbat kontzertu bertan behera geratu direla. S.A taldearen webgunean azaltzen denez, hainbat udaletxek kontzertuak bertan behera uzteko izan duten presioa sekulakoa izan da. Alkateren baten dimisioa ere eskatu omen da, kontzertuak aurrera egin dezan asmoa agertu duelako.
Salaketa jarriko dute
Sociedad Alcoholica taldeak hainbat komunikabide eta kazetari salatzeko asmoa agertu du. Esan diren guztiak funtsik gabekoak direla argitu dute S.A taldekoek, eta beraien webgunean argi eta garbi uzten dute dena. Horrez gain, adierazpen askatasunaren kontrako ekintza bat dela salatu dute, eta euskal kutsua daukan edozeren kontra egiteko asmo garbiak daudela ere.
Sociedad Alkoholika taldearen letrak irakurri nahi izanez gero klikatu hemen..
Azkeneko asteotan gai horren inguruan idatzi diren artikulu batzuk irakurri nahi izanez gero;
Erantzunak kargatzen...