Sarean da Arlan SA-ren webgunea.
2002-06-21 12:06
Bertaratzen denak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz eraikuntza arloko hainbat produktu ikusi ahal izango ditu.
ARLAN SA enpresa txiki bat da, egun Erandio, Sondika eta Mungiako egoitzen artean banatuta. ARLAN 1976an sortu zen, sorreran ARLAN eskoren alokairuan aritzen zen, aurrerago dorre garabiak alokatzen hasi zen, eta horrela enpresa handitu eta garatu da, aldi berean produktu berriak gehituz.
Enpresa, 1976an 4 langile izatetik, egun 62 izatera igaro da. 1976an hasi zenetik 1999 arte, gorputz eta dibisio bakarra zuen. 1999an produktu berriak sartu eta enpresa handitu zela eta, dibisio edo ataletan banatzea erabaki zen. ARLAN lau zatitan banatu zen.
- ARLAN ZERBITZUAK
- ARLAN JASOGAILUAK
- ARLAN ENKOFRATUAK
- ARLAN GARRAIOAK
Informazio gehiago nahi duzuenok ARLAN SAren webgunean duzue
Erantzunak kargatzen...