Oraingoan argitalpen berezitu bat burutu du Ostiela! aldizkariak, Pornolore saileko 1. zenbakia, 1. euskal aldizkari erotikoa (eta historikoa) dena, uda berorako ["Aldizkari pornoa, baina ez gogortxua"] eta liburutegi/kioskoetan da dagoeneko.
Kultur hiruhilabetekariaren 27. zenbakia laister izango da, baina bitartean, 26. zenbakiarena egiten duen honetan, liburu gisa ere argitara zitekeen "Larrugintzako Eskuliburua" dator: Jon Arano koordinatzaileak sinatutako "Jopu zoriontsuak" sarrera, ezizenpeko 20 ipuin erotiko, zenbait artikulu (ezizenpean hauetako bi ere: "Aldizkari pornoetako parodia", "Pretty baby", eta Jexuxmari Mendizabalen "Ondo lo egin!"), bi poema --"Nire liliari", "Taboo"-- eta Juan Martin Elexpuruk "Pornolore" honi eginiko apologia:
"Inoiz bururatu al zaizu garbigailua tresna erotiko bihurtzea, edo zure fantasia ezkutu eta esanezinak asetzeko elkarte anonimo batera bazkidetzea, edo plazako arrain saltzailearekin mariskada on bat egitea? Ba Ostiela!-ko lumaberoei bai, eta gainera globalizazioaz edo poluzioaz dihardutenean bezain natural eragin diote lumaburuari, irakurleon aztoramenerako. Politikoki zuzenak izateko batere asmorik gabe jaiotako narrazioak dira, zenbait sentiberatasun sentiberaegi ukitzeko modukoak. Eta ilustrazioak zer esanik ez. Garbi dago hazkura sortuko digutela, baina ez sabelpekoa bakarrik. Izan ere, aipuak, hitz-jokoak eta mota askotako gogoeta eta bihurrikeriak janzten dute aldizkaria, gauza jakina baita burua dela sexu-organo nagusia. Eta adi irakurle: harribitxia bezala gorde esku arteko ale hau, inprentatik kioskorako bidea egin duen lehen euskal aldizkari erotikoa baita. Ez al da azkena izango!".
Ipuinen izenburuak: "Garbigailu basatia", "Fregaketa itzela", "Penikulako zupaketa", "Arriskua maite zuen alua", "Bortxaketa, elkarte anonimoa", "Emazteari gezurrak eta zakurrari hezurrak", "Gehiegi zekien mihia", "Maddalen", "Ahizpa txikia", "Idazlea agortu zuten lizunak", "Zigor etxea", "Azerikeria", "Har nazan kattalin", "Taxistak utzitako sexumetroa", "Bera da nire altxorra", "Agur juergasmoa, agur", "Etsaia etxean, demonioa barruan" eta "Primerako bidaia"."Putz" aldizkariko **Diego Martiarturen "Mariskada" ere tartean da.
Ipuinotatik batzuk Ostiela!-n agertuak ziren azken 6 urte t´erdiotan, baina orain aldizkari guztiz lizun honetan berragertzen dira, argitaragabeak ziren gehiagorekin, zuzendurik, emendaturik eta hobeturik. Hainbat gauzen jatorria aitortzen ere ez gara hasiko: plagio eta "fusilaketa" garbiak egin dira. Geuk bakarrik dakigu zer den gure uztakoa eta zer ez. Helburua: aldizkari pornoen parodia egitea, eta istorio erotiko merkeen lepotik barre eragitea. Konturaturik geunden zein literatura txarra eta faltsua ibili den hortik zehar eta, halakoak erabiliz, hori salatu, parodiatu eta satirizatu nahi izan dugu. Gizonezkoei (eta zenbait emakumezkoei ere) barre eragiteko eta barruak berotzeko-edo pentsatu eta eginiko ipuinak dira hemen agertzen direnak. Beraz, ipuinok ez dira oso-oso sinesgarriak ere izango, baina gizonezko (eta emakumezko) batzuk sinistu egiten dituzte/ ditugu, eta zer egingo diogu ba?!
Bukatzeko, "Pittilingorri" sex-shopeko Iñaki Olaizolari elkarrizketa interesgarria egin zaio. Titularrean dioenez, "Oraindik ez dugu ikasi pornoa ikusten".
Ea normalizatzen garen behingoz. Ea betiko jendeak ez baino euskal "gehiengo zabaleko" gizakume euskaldun arruntek ere zerbait leitzen duten euskaraz honela. Guk garbi daukagu: sekula ez genituzke 3 euro alferrik gastatuko honelako (polisemia erabiliz, larrugintzako) eskuliburu lizun batek literatura "zerria" eta argazki erotikoak (88 irudi) ez balitu; eta zuk, irakurle horrek ere ez, onartu ezazu!
Erantzun
Sartu