Testuak gordetzen dituztenek ere gauza bera egingo duten beldur egotea ez da zaila. Argazkiak gordetzen zituen webguneak itxi ditu ateak. Eta argazkiekin zer? Inork ez daki han gordetako argazkiak bueltatuko dituzten.
Tenporala omen da, baina tenporal izate hori larregi luzatzen ari ote den ere... Beharbada sustatuko irakurle batzuek ere izango dituzue argazki batzuek gordeta zuen ordenagailuan. Beste batzuek, berriz, eta argazkiek okupatzen dutena kontuan hartuta beste enpresa batzuen makinetan gordetzen dituzte argazkiok.
Funtzio hori betetzen zuen PhotoPoint webguneak ere. Denbora mugarik gabe argazkiak doan gorde zitezkeen han. Orain pantaila urdin bat bakarrik aurkituko duzu link horretan klik eginez gero. Pantaila urdin horren aurretik 12 dolar eskatu zituzten, eta batzuk ordaindu ere egin zuten. Egia esan, beste gune batzuek ere, esaterako Ophoto-k, eskaintzen zuen 12 dolarren trukeko gordailua, baina askok eta askok jarraitu zuen PhotoPoint erabiltzen. Eta orain zer?
Ba orain prentsa bidez enteratu dira PhotoPoint-eko erabiltzaileak 40 dolar ordaindu behar dituztela erretratuak CD batean eskuratu gura badituzte. Enpresak hondoa jo du eta ezin du aurrera egin.
Erretratuekin egin dute hori, baina noizbait testuekin egiteko aukerarik ere ez duzue ikusten? Gure posta zerrendetako gordailua den horrekin ere gertatu daiteke antzerakorik?
Erantzun
Sartu