Duela lau hilabete abian ipini zenetik gaurdaino 7000 jokaldi eta 500 jokalari inguru eduki dituen Ikusgela.com webguneko Tribia Lehia lehiaketak, agur esaten die bere erabiltzaileei hurrengo ikasturtera arte.
2002ko martxoan hasi zuen bere ibilaldia Tribia Lehiak eta ikasturtearen amaierarekin batera, agur esaten die bere erabiltzaile guztiei hurrengo ikasturterarte.
Tribia Lehia, Pausokak garatutako www.ikusgela.com webguneari dagokion ekintza interaktibo bat izan da, non astero, bere erabiltzaileek atal ezberdinetan banatutako hamar galdereri erantzuna eman behar izan dioten. Atal horiek honakoak izan dira:
*Herrien Europa: astero, Europako herri bat ezagutzeko parada eman zaie erabiltzaileei. Sail hau, Aranzadi Zientziak elkartearen laguntzaz gauzatu ahal izan da.
*Kirolak: kirol ezberdinen inguruko galderak, betiere Euskal Herriko kirola abiapuntutzat edukita. Honako saila, Bera Bera kirol elkartearen laguntzaz gauzatu ahal izan da.
*Historia: Euskal Herriko historia abiapuntu izan duen saila, Eusko Ikaskuntza elkarteak eskainitako laguntzari esker gauzatua.
*Zientziak: Zientzia orokorraren inguruko galderak, Elhuyar elkartearen laguntzaz.
*Abestiak, Bertsolaritza: Euskal Herriko abestigintza eta bertsolaritzaren inguruko galderak.
*Natur Zientziak: natur zientzien inguruko galdetegia, Aranzadi Zientziak elkartearen laguntzaz.
*Geografia: Euskal Herriko geografia abiapuntu izan duen saila, Eusko Ikaskuntza elkartearen laguntzaz.
*Esaera zaharrak: esamolde eta esaera zaharrak abiapuntu izan dituen galdetegia, AIZU! Aldizkariaren laguntzaz.
Tribia Lehiaren emaitzak oso positiboak izan dira, lehiaketak iraun duen lau hilabete eskasetan ia 7.000 jokaldi eta 500 jokalari inguru eduki ditugu. Puntuaketa handiena lortu duten erabiltzaileen artean, galdetegien gauzatzean parte hartu duten elkarteek eskainitako sari banaketa bati ekingo zaio. Guztiek ikus ahal izango dituzue irabazleak eta sari banaketa ekainaren 27an ETB1etik emititzen den Ikusgela saioaren azken programan, arratsaldeko 17:45tatik aurrera.
Erantzun
Sartu