Sustatu logoa Teknologia albisteak

Informatika eta biologiaren arteko zubiaz mintzo Donostian

Rodney Brooks irakasleak, MITeko Artificial Intelligence Laboratoy delakoan 230 ikerleren zuzendariak, hitzaldi eman zuen atzo Donostiako Parke Teknologikoan.

Ordu t´erdian esan zuena laburbilduz:

  • Hurrengo urteetan garatuko diren zientziak honako hauek izango dira: Nanoteknologia, bioteknologia eta robotika.
  • Robot-mundua dela eta, hasi baino ez dugu egin. Orain arte tresnagintzan baino ez da ikerkuntza aritu
  • Hurrengo 10-20 urteetan teknologia + robotika landuko da.
  • Mende honen amaierarako, aldiz, biologia + robotika.
  • Iraultza karbonotik siliziorantzako pausua izango da.
  • Informatika eta biologia molekularraren arteko zubigintzak mundua aldatuko du.
  • Dena izango omen da biologikoagoa, gizakia bera ere material biologikoa baita.

Amaitu ondoren hiruzpalau galdera egin zitzaizkion. Galdera guztiak, era batez edo bestez, beldurraren adierazgarri izan ziren.

Amatiño

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu