Sustatu logoa Teknologia albisteak

Auzolandegiak Kanbon AED-rekin

Oraindik uztaileko lehen hamabostaldirako planik ez duzula egin? Zatoz geugaz Iparraldera!!
AEDk, Uztailaren 5etik 10era, Auzolandegiak antolatu ditu Kanboko ikastegia konpontzen laguntzeko eta hainbat gauza gehiago egiteko. Zer gauza? Ba, iparraldeko lagunak egin, inguruko herriak ezagutu, bertako taldeekin harremanak egin... Zer, ongi ezta?

Goizean ikastegia margotzen arituko gara eta arratsaldean, jaia, inguruko bazterrak ezagutzen. Izen emate epea uztailaren 3an amaitzen da eta nahi izanez gero telefonoa: 943771228 da.

ANIMATU ZAITEZ!!



Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu