Software libreari buruzko II. euskal mintegia
2002-06-17 11:06
Agian jakingo duzuenez, aurten UEUko informatika sailean "SOFTWARE LIBREARI BURUZKO II. EUSKAL MINTEGIA" antolatzeko asmoa dago. Iazkoa ez baduzue ezagutzen, honako helbidean aurki ditzakezue berari buruzko xehetasunak.
Data eta tokia ere lotuta daude: azaroaren 23an, larunbatean, Eibarren, goizez (10:00-14:30 inguruan).
Programarako lehen ideiak:
BAT.- Bi hitzaldi mota, denak laburrak (15' aurkezpena +5' eztabaida/zalantzak):
- Orokorrak edo generikoak
- Proiektu/esperientzia konkretuak
BI.- Demoak
HIRU.- Mahai-inguru bat
Hau zirriborro bat besterik ez da, eta zuen proposamenetara irekita dago. Zuengana jotzen dugu hitzaldi edo demo bat prestatu edo proposatu nahi baduzue, guri adieraz diezaiguzuen.
Zuen iritziak/proposamenak nestor@si.ehu.es helbidera bidal itzazue.
UEUko Informatika Saila
Erantzunak kargatzen...