Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara teknikaria behar dugu Artezen

ARTEZ Euskara Zerbitzua, enpresa eta erakundeei laguntza eskaintzen dien kooperatiba da, euskara lan edo zerbitzu hizkuntza bilakatzeko prozesuan, behar duten laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eskainiz. ARTEZ, lan munduan euskararen normalizazio planak sustatzen eta garatzen aitzindarietako bat izan da.

Gaur egun, ARTEZek eskaintzen dituen 4 arlo nagusietan (plangintza, papergintza, itzulpengintza eta argitalpenak) 15 pertsonak egiten dugu lan. Hamaika urteko esperientzia, gure bezeroei eskaintzen diegun bermerik onena da. Orain Euskara teknikari baten beharrean gaude. Teknikariak bete beharreko lana honako hau izango da: Normalizazio plana abian den enpresa batetako langileei lan interbentzioak eman eta jarraipena egin. Lana enpresa honek dituen Bizkaiko bulegoetan egin behar da, beraz ezinbestekoa da autoa izatea. Interesatuek posta honetara idatzi: posta@artez.net-era.

Enpresa munduan euskara txertatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tresna guztiak eskaintzen dizkizu Artez Euskara Zerbitzuak: Euskararen normalizazio planak, itzulpenak, Dokumentu eta Inprimaki Estandarren Fondoa eta Euskaldunon Gida.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu