Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEUko Udako ikastaroen matrikula merkeago

Era berean, udako ikastaroentzako dirulaguntza emango duten udalen zerrenda jakinarazten dizuegu:

Agurain, amoroto, Anoeta, Antzuola, Areatza, Arrasate, Astigarraga, Bazten, Belauntza, Berriozar, Berriz, Bilbo, Billabona, Bortziriak (arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka), Dima, Donostia, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Errenteria, Eskoriatza, Gasteiz, Getxo, Goizueta, Hernani, Ibarra, Irura, Iurreta, Legazpi, legutio, Lekeitio, Mendexa, Mendaro, Malerrekako Mankomunitatea, Muxika, Lizarra, Oiartzun, Ondarru, otxandio, Pasaia, urretxu, Zaldibar, Zegama eta Zizurkil.

Informazio guztia gure webgunean daukazu. Bestela telefono bat ere bada edozein zalantza egonez gero: 943 82 14 26.

UEUko zuzendari Xabier Isasik honela aurkeztu du aurtengo kurtsoa:

Dagoenekoz, UEU bere XXX. Udako ikastaldietara iritsi da. Hori marka! Euskal Unibertsitatearen arrastoan hiru hamarreko bildu ditugu, ez da gutxi. Aurtengo egitarauari begiratuz gero betiko ildotik gatozela esan dezakegu. Hogeita hamabost ikastaro orotara, bederatzi Miarritzen eta gainontzekoak Iruñean, ohi denez, hamaika saio osagarri eta biltzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea. Hori da UEU. Guztia irakurtzeko zanpatu Hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu