Turismoa erakartzeko Idea Lehiaketa
2002-06-13 12:06
Gipuzkoako Bazkundeak Turismoa Erakartzeko Enpresa Ideia eta Ekimenen Lehiaketa batera deitu du.
Lehiaketa Turideia 2002 izenarekin kaleratu da eta lanak aurkezteko epea Ekainaren 24ean bukatzen da.
Lehiaketak helburu bikoitza du:
- Gipuzkoako Lurraldean Turismoa Erakartzeko garapenerako produktu/zerbitzuak berekin ekarriko dituen Ideiak bultzatzea.
- Inguruan Turismoa Erakartzeko Garapenerako beharrezkoa den Enpresa egitura profesionalaren eraketa sustatzea.
Horretarako bi maila sortzen dira, bakoitza dagokion Sariekin:
- A maila: Turideia 2002 sariak Turismoa Erakartzeko enpresa ekimenen garapenerako Proiektuentzat
- B maila: Turideia 2002 sariak Turismoa Erakartzeko Ideientzat
Parte Hartzaileek hautatu duten mailaren arabera, aurkezteko dute:
- A maila: Gaur Egun ez dauden, edo egun Lurraldean daudenak hobetzen dituen Turismoa Erakartzeko produktu edota zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa sortzea helburutzat izango duen enpresa proiektua.
- B maila: Gaur egun ez dauden, edo egun Lurraldean daudenak hobetzen dituen, Turismoa Erakartzeko produktu edota zerbitzuekin lotutako negozio-ideia.
SARIAK 9.000, 6.000 eta 3.000 eurokoak dira PROIEKTUENTZAT eta 1.800, 1.200 eta 600 eurokoak turismo IDEIENTZAT.
Erantzunak kargatzen...