Teknologia albisteak

Informatika Aplikazioen Garapena

Erabiltzailearen aurpegia
Aita Larramendi Ikastola - Aita Larramendi Ikastola.Andoain
2002-06-12 : 21:06

2002-2003 ikasturtetik aurrera Andoaingo Aita Larramendi Ikatolak Informatika Aplikazioen Garapenerako Goi Mailako Heziketa Zikloa abian jarriko du. Gipuzkoan euskara hutsean emango den bakarra izango da.

Aita Larramendi Ikastola, goi mailako heziketa ziklo hau antolatzera bultzatu du: Enpresen antolaketak eta, orohar, komunikazio arloan teknologia berriek eta hauekiko formakuntzak gaur egun duten eta batez ere etorkizunean izango duten eraginak.

Aldaketa garrantzitsuak datoz ezagupenak eta informazioa transmititu nahiz elkartrukatzeko eran. Informazioa duenak agintea duela esan ohi da. Baina hemen ere, informazioaren kalitatea kantitatea baino garrantzitsuago izaten da. Datuak eskuragarri eta erabilgarri izateko moduan izanez gero, kalitatezko komunikazio eta ezagupen trukaketa eman ahal izango da.

Informatika tresna lagungarri eta boteretsua bilakatzen ari da aipatu informazio horren kudeaketa egokirako. Enpresa mailan, kudeaketa-programa digitalak (datu baseak) nagusitzen joan diren bezala, CD-ROM, DVD eta INTERNET bezalako bitartekoek ezagupena, informazioa, salerosketa..., harreman interaktibo zuzen, erakargarri eta biziaren bitartez ahalbidetzeko bitarteko bezala nagusitzen ari dira.

Etorkizun hurbilean, kudeaketa programak, internet eta multimedia aplikazioak lan eremu zabal bezain oparoa izango direla uste dugu.

Horrek guztiak argi uzten digu oso garrantzitsua dela aipatu bitartekoak egoki eta kalitatezkoak sortu ahal izateko maila goreneko teknikari profesionalak izatea. Eta hauen prestakuntza da gure xedea.

Hauxe da gure erronka eta eskaintza. Gustua baduzu, zatoz gurekin etorkizuneko bide digitala egitera.

Aurrematrikula eta epeak

Aurrematrikula epeak jadanik martxan dira eta matrikulazio epea uztailaren 1etik 5ra bitartekoa izango da.

Informazio gehiago 943 593525 edota Andoaingo Larramendi ikastolako webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago