Teknologia albisteak

Kultur edukiak Internet bidez zabaltzeko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2002-06-11 : 10:06

Gipuzkoan kokatutako irabazi xederik gabeko elkarte juridiko pribatuentzako diru laguntzak informazioaren teknologia berrien bidez kultur edukiak hedatzeko proiektuetarako. Kaguntza deialdi hori kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Laguntza horietarako 180.000 euroko diru-partida dago gordea. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1a artekoa da.

Informazio xehetua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:

  1. Honako gaiei buruzko edukietatik abiaturik, webguneak sortu, eguneratu edo hobetzeko proiektuak egitea: Musika, antzerkia, dantza, literatura, arte plastikoak, ikusentzunezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta arloa, eta antzekoak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoarentzat interesgarriak gertatzen diren heinean.
  2. Formato digitalean egindako interes kulturala duten dokumentuen bilduma, inbentario edo korpusa osatzeko helburua duten webguneak sortu, eguneratu edo hobetzeko proiektuak egitea. Inbentariatutako dokumentuak formato grafikodunak, testodunak edo soinudunak izan daitezke.

Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Proiektuak euskaraz garatu beharko dira gutxienik. Betebehar honetatik salbu gelditu ahal izango dira bilduma edo korpusa osatzen duten literatur nahiz arte-edukiak, jatorriz beste hizkuntza batetan idatzirik daudenean.
  2. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horien gaineko hedapeneko eta kopiarako eskubideak lortu beharko ditu, eta hala adierazi beharko du web orrialdean bertan.
  3. Proiektuaren edukiak Gipuzkoarako interesgarriak izan beharko dute.
  4. Web orrialdearen kalitatea eta egonkortasuna bermatuak izan daitezen, bere kalitatea eta eraginkortasuna egiaztatuak dituen hosting (ostatzerbitzari batean berezko domeinu bat erregistratu eta kontratatzea).

Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:

  • Izaera komertzialeko proiektuak, produktu edo zerbitzu jakin bat saldu edo sustatzeko helburu nagusia dutenak alegia.
  • Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.
  • Edozein era edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako proiektuak.
  • Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.
  • Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen duten proiektuak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.
  • Udal eremua gainditzen ez duten proiektuak.

Erantzun

Sartu