Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mozilla 1.0 kalean da

Gari Araolaza - C&S
2002-06-11 10:06

Zure Netscape zaharra edo Internet Explorer kendu eta nabigatzaile berriena instalatzeko ordua iritsi da.

Mozilla du izena, eta atera dute 1.0 bertsioa, 4 urtez lanean jardun ondoren.

Izena ezezaguna egingo zaizu beharbada, baina jakizu Netscape-ren bihotza dela Mozilla.

Izan ere, Netscaperen hasierako lanetatik eratorrita software librearen inguruan lanean hasi ziren benetan www-aren estandarrak guztiz beteko zituen web nabigatzaile baten bila.

Gaur lortu da hori, eta Mozilla-ren 1.0 bertsioa kaleratu da.

Jadanik badauzka Microsoft-en Internet Explorerrak ematen ez dituen zenbait aukera:

  • Abiadura hobekuntza: Pipelining-i esker HTTP eskaerak aurretik egindakoak itzuli aurretik botatzen ditu sarera. Horrek abiadura asko hobetzen du.
  • Propaganda leiho automatiko horiek ixteko sistema
  • Skin edo itxura desberdinak izateko aukera.
  • Tab edo fitxetan oinarritutako nabigazioa leiho berriak zabaldu beharrean.
  • Chat-IRC eta E-posta programa.
  • CSS2 neurri oso altuan errespetatzen duena.

Zeren zain zaude? Zoaz helbide honetara eta deskargatu nabigatzaile berria, Linux, Mac, Windows edo daukazun sistemarako.

Azalpen eta komentario gehiago CNET-en. eta NewsForgen

Euskaratu ere egin beharko dugu bada, ala?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu