Filmak dolar baten truke
Hola film88.com firmak zabaldu duen emilioa, berriro bueltan datozela iragarriz. Benetan harrigarria HongKong-ekoak omen diren tipo hauen ausardia, Hollywood (zine eta bideo) industria ahalguztidunari halako zaplaztekoak emateko. Gaia lehendik ere jorratuta dago Sustatun baina orain berriro zabaldu dutela da berria.
Egia esan aurpegia ere gogorra dute. Euren katalogoa amaiezina da, DVDak pirateatzen dituztelako gero disko gogorretan jartzeko.
Horrela egiten dute publizitatea
Hasieran filmak zure ordenagailura jeitsi gabe ere ikusa daitezke. 1.500 film eskaintzen dituzte orainditxik.
Erregistratu eta bost dolarreko kreditua ematen dizute filmak alokatzeko. Ez duzu e-mailik edo kreditu txartelik erabili behar eta mundu guztirako balio duen asmakizuna da. Eskaintza mugatua da. Erregistratu barik ere ikusi daitezke hainbat film egunero-egunero eta doan.
Banda zabaleko erabiltzaileendako produktu iraultzaile bat ematen saiatzen dihardute. Euren ustez produktu honek banda zabalaren erabileran sekulako jauzia eragingo du.
Axiomaxio
Erantzunak kargatzen...