Sarea hizpide hartu eta zein webgune diren bisitatuenak galdetuz gero, burura etortzen zaigun lehenengo top-ak sexuarekin lotuta daudenak izan daitezke (eta hau ere posible da guztientzat garbi ez egotea), baina bigarrenak? Bigarrenak pastoralak banatzen dituztenak dira.
Ba, bai jaun-andreok, bigarrenak ERLIJIOA gaitzat duten webguneak dira. Nork asmatu du zein zen toparen bigarren postua? Zorionak benetan!
Eta ez hori bakarrik : iaz gehien handitu eta gehitu zirenak ere hauek izan dira la voz del interior agerkarian ikusi dezakegunez.
Gainera, webgune bakoitzak ez ditu bere fededunak soilik baizik eta erlijio mota ezberdinetakoak hartzen dute parte leku berdinean.
Materialismoz blai dagoen mundu honetan, arraro egiten da horrelako notizia bat, baina nik bi gauza esango nituzke: alde batetik, bakardade handia eta nolabaiteko laguntza bila dabilen jende asko dagoela (nahiz eta jendez inguratuta egon); eta bestalde, batzuentzat negozio borobila dela (eta hemen betiko lotura: inportantena saltzea da).
Euskal Herriko hegomendebaleko Gotzainen pastoralaren euskarazko testua honako helbide honetan aurkitu dut: http://www.egunkaria.com/pastorala/
Gilen Ormazabal
> baina bigarrenak? Bigarrenak pastoralak banatzen dituztenak dira.
Ez dira ibiliko oso urrun informazioa ematen duten webguneak ere. Guk kontsulta egindako albistegi digitalak "pastorala oso-osorik"Pastoralak ere aipatu ditugu, eta norbaitek oraindik irakurri ez badu badauka irakurtzeko aukera. Guk gazteleraz aurkitu dugu.