Teknologia albisteak
2

STOP1984 - SOS Pribatasuna

Erabiltzailearen aurpegia
JM Rivadeneyra - UPV/EHU
2002-06-06 : 18:06

2002ko maiatzaren 30an Europako Batasunak gure lotura telematiko guztien, besteak beste, telefono, mugikor, fax, txat, internet.., datuen bilketa onestea erabaki du, nahiz eta delituren inolako frogarik ez izan.

Honen aurrean, STOP1984 - SOS Pribatasuna izena duen nazioarteko kanpaina abiatu da, mundu osoko sinadurak biltzeko eta EBko agintariei eta legebiltzarreei bidaltzeko, eskubide zibilen kontrako eraso hau salatzeko.

Sinatzeko gunea hauxe duzu.

Ondoko hau da kanpainaren testua:

2002ko maiatzaren 30an Europako Batasunak, 97.urteko datuen babesaren araudiari eta Parlamentuaren eskubide zibiletarako komitearen gomendioei uko eginez, gure lotura telematiko guztien, besteak beste, telefono, mugikor, fax, txat, internet.., datuen bilketa onestea erabaki du, nahiz eta delituren inolako frogarik ez izan.

Modu honetaz, Europako Batasunaren nazioek datu digitalen bilketaren inguruko lege nazionalak onesteko ahalmena izango dute edo, bestetik, oraingoan direnak mantentzea, eskubide zibiletarako komitearen gomendioei bete izanez gero, datuen babesik ezaren EB-ren araudia kasurik egin gabe.

Hau dela eta, parlamentu guztien kideei zein Europako Batasunaren nazio guztiei gutun zabal hau luzatuko diegu. EB-ren Parlamentuak bere arauak errespetatzen ez badituenez, EB-ren parlamentu eta gobernuek Europako hiritarren eskubide zibilen defentsa gordetzea espero dugu.

Loturaren gure datuen ateratako informazioak gure interes propioen, sartzen garen esparruen, gure sexualitatearen edo bizi garen lekuaren inguruko informazio pribatua emango die.

Estatuek ez daukate inolako eskubiderik nahi duten hiritar guztien inguruko informazioa biltzeko, delituren inolako frogarik gabe, horrela legea errazago aplikatuko dutela argudioa erabiliz.

Zentzu honetan, kasuz kasuko erabilpen egokia ziurtatu behar duten justiziaren agintariei eskatuko diegu. Hau ezagutza publikoren mekanismo zehatzen eta bilketa mugatuaren epe batzuen bidez egin beharko litzateke, Giza Eskubideen Europako Konbentzioak, Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunak eta Europako Justiziaren Auzitegiaren jurisprudentziak adierazten dutenez.

Haiek aipatzen duten segurtasuna bultzatzeko gure eskubide demokratikoak aldatuz gero, oinarrizko askatasunen zapalkuntza zabalduko dugu.

Prebentzioren politiketan oinarritutako sare digitalarekin erlazionaturik dagoen loturen etengabeko bilketak salbuespen egoera eta demokraziaren eskubideak bertan behera uztea baino ez du lortu nahi.

Behean sinatu dugunok, autonomien estatuaren ordezkariak izanda, parlamentu eta gobernuaren kideei eskatuko diegu euren eskubideak betearaziko dituztela.

Nahiz eta agintariek erraztasun gehiago legeak betearazteko izan, pertsonentzako askatasunaren etekinak kontuan hartu beharko duzue.

Erantzunak

Sustatu
2002-06-06 : 19:42

Protesta honek jomuga duen Europako Parlamentuaren erabakia komentatu izan da Sustatun, beste albiste honetan.


Alejandro Bengoa Albizu
2002-06-13 : 16:04

> Protesta honek jomuga duen Europako Parlamentuaren erabakia komentatu izan da Sustatun, beste "albiste honetan.":http://www.sustatu.com/1022829264

Erantzun

Sartu