Ia hiru astez gure webgunea geldirik egon da, zerbitzari aldaketa egiteko izan ditugun oztopoengatik. Zergatik aldatu dugu zerbitzaria? Laster gure webgunea ere goitik behera aldatzeko asmoa dugulako (ikus Sustatu.com-en aurreko berria).
Oraingoz, gure webgunea lehengo egitura eta itxura berdinarekin ageri da, edukiak eguneraturik, jakina.
Berrikuntza bukatzen dugun arte, ordea, gure webguneko bi atal geldirik izango dira, halabeharrez: bazkideen datu basea, eta itzulpenen katalogoaren kontsulta. Izan ere, datu base horiek kontsultagarri jartzeko lan handi samarra egin behar genuen plataforma berrian, eta nahiago izan dugu ZOPEra pasa arte zain egon.
Erantzun
Sartu