Teknologia albisteak

Ertz jaialdia Beran

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Abril - Berako Kultur Etxea
2002-06-05 : 19:06

Bihar hasi eta igandera bitartean musika esperimentala nagusituko da Beran, Ertz jaialdiaren aitzakian. Bideo lanak, kontzertuak, eta txirrindula gaineko kontzertuak bezalako bitxikeriak ikusi eta aditu ahal izanen dira lau egunez, Ertz Arte Gunearen eskutik, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

Hirugarren urtea da Ertz Arte Guneak Ertz Jaialdia antolatzen duena.

  • Ortzegunean bideolan esperimentalei eginen zaie leku, Mateo Austin beratarrak egindako aukeraketa bat ikusi ahal izanen da 20:30etatik aitzinera.
  • Ortziralean, 21:30etan hasita, honako talde hauek ariko dira: Tzesne (Euskal Herria), Alku (Bartzelona), A.f.r.i. studios (Alemania), Tom Steinle (Alemania) eta Alejandra&Aeron (Espainia-AEB).
  • Larunbatean, berriz, Akauzazte (Euskal Herria), Oren Ambarchi (Australia), Bassifondi Orchestra (Italia) eta Alex Mendizabal (Euskal Herria) ariko dira.
  • Igandean, eguerdiko 12:00etan Altzateko karrikan, Curva Chiusa musiche in bicicletta Italiako taldearen bizikleta gaineko kontzertua aditu ahal izanen da.

Ortziral eta larunbatean, bertzalde, Kultur Etxeak erakusketak, ixi software musika proiektua, internet gunea, eta musika esperimentalaren inguruko materialen salerosketarako postuak egonen dira.

Erantzun

Sartu