Dagoeneko 2002-2003 ikasturteko HIZNET, Internet bidezko Hizkuntza Plangintza ikastaroan izena emateko epea zabalik da.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta EHU/UPVko Soziologia 2 Sailak antolatzen duten ikastaroa da, UEU, SEI eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz.
HIZNET ikastaroak lehen edizioan izandako arrakastaren ondoren, 2. edizioa martxan jarri dugu. 2. edizio honetan lehenengoan kanpoan gelditu ziren guztiei ateak zabaldu dizkiegu eta interesa piztu zaien guztientzat ere lekua izatea espero dugu. Ikasturte honetan lortutako esperientzia oinarri gisa harturik, ahalik eta hobekuntza gehien egiten saiatuko gara.
Internet bidezko ikastaro honen helburua da euskararen normalkuntzan diharduten guztiei soziolinguistikari buruzko beharrezko ezagutza ematea eta beraien lanean oinarrizkoak diren tresnez baliatzea.
Ikastaroak aukera zabalak eskaintzen dizkie ikastaro presentzial bat jarraitzeko aukerarik ez dutenei. Ikasleek posta elektronikoaren bidez jasotzen du material didaktikoa. Kode pertsonal baten bidez ikastaroaren web orrian sartzen dira eta bertan hainbat jarduera burutzeko aukera dute: material osagarria kontsultatu, irakasleari bere zalantzak azaldu, eztabaidatan parte hartu, ebaluaziorako testak egin...
HIZNETen web orrian, informazio gehiago aurkituko duzue ikastaroari buruz:
Bestela, HIZNETeko idazkaritzan ere argibide guztiak emango zaizkizue.
Erantzun
Sartu