1975eko ekainaren 5ean hil zen Bilbon Gabriel Aresti idazlea. 27 urte igaro diren arren bere testuak, bere irudia eta baita bere ahotsa ere gure artean dago. Poeta, itzultzaile, antzerkigile, hizlari aparta genuen Aresti. Izan dadila gaurkoa bere bizitza ezagutu eta bere obra irakurtzeko egun aproposa.
Gabriel Aresti Eguna
Gabriel Aresti eguna
Gabriel Aresti
1975eko ekainaren 5ean (igandez) hil zen Bilbon. Gabriel Arestiren heriotzaren
27. urteurrenaren karietara, poetak berak errezitatutako lau poema Interneten
entzungai jarri ditu Susak:
Egia
bat esateagatik eta
Nire
aitaren etxea ("Harri eta herri" liburuan argitaratu zituenak 1964an) eta
Gizonaren ahoa
eta
Azken euskaldunaren
heriotzea ("Euskal Harria" liburuan 1967an argitaratu nahi izandakoak, baina
zentsuratu egin zizkiotelako beranduago inprimatuak).
Gabriel Arestik errezitatutako lau poema hauek bere bi hitzalditatik jasoak
dira. Lehen bi poemak 1964ko irailaren 19an Donostiako Udal Liburutegian izandako
"Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra" hitzaldian Patxi Mujikak grabatuak.
Eta ondoko biak 1966an Hernaniko udaletxeko biltzar aretoan izandako "Euskeraren
izen poetikoak" hitzaldian Jesus Mari Olanok grabatuak.
Susa literatura argitaletxeak Gabriel Arestiren
obra
osoa argitaratu zuen 1986an hamar liburuko bilduman. Aresti hil zeneko eguna
ondo gogoratzeko, Natxo de Felipek eta Joseba Tapiak abestutako
kantu
batzuk ere entzungai dituzu, Gabriel Arestiren poema eta bertsoekin egindako
kantuak, oso ezagunak batzu gainera. Gabriel Aresti hobeto ezagutzeko bere
Biografiaren
pasarte batzuk ere sarean dituzu.
Erantzun
Sartu