Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako udalok beka bat atara dogu bertako euskalkixaren ikerketa linguistiko globala egitteko. Gure berbetiari bultza egitteko modua da, ia balio daben Euskal Herriko beste leku batzuetarako be.
Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako udalok geure lehenaz, orainaz eta geruaz arduratuta eta bertako berbetia galtzeko zorixen ikusitta, BEKA bat atara dogu geure euskalkixaren ikerketa linguistiko globala egitteko.
BEKA honekin aztertu biherrekuak die hiru herrixetako euskeriaren "corpusa" eta baita aditza, deklinabidia, lexikua eta fonetikia be.
Edukixa:
Horrek lanorrek jarraixen datozen atalak euki biherko dittu gutxienez:
Bekia 9.000 eurotakua da eta 15 hilebetien egin biherrekua. Memorixia eta lan proposamena aurkezteko epia ekainaren 3tik aurrera hilebetekua izengo da. Informaziño gehixau gure dauenak deittu daixela Aretxabaletako edo Eskoriatzako euskera zerbitzuetara.
Oinarrixak be jarri dittugu behian dagon dokumentuan.
Erantzun
Sartu