Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdia kaleratu du Gipuzkoako udal eta tokiko administrazioko beste erakundeek (Mankomunitateak-eta) Web atariak sortu edo berritu ditzaten.
Onartutako web proiektuek honako edukiak izan behar dituzte:
- Erakundeak prestatutako zerbitzu publikoen, arauen eta ordenantza erregulatzaileen informazioa, eta horrekin zerikusia duten bestelako informazio juridiko-administratiboa.
- Erakundearen antolakuntza, organo, funtzionamendu arau, akta, bulego, argitalpen, ordutegi, eta abarri buruzko zerbitzu publikoko informazioa.
- Herritarrentzako interesgarria den bestelako udal informazioa.
Gainera,
- Informazioak ez diskriminazioko eta eskuragarritasuneko irizpide orokorrak (WAI protokoloaren gomendioak) jaso beharko ditu. Bereziki, hizkuntza tratamendua gutxienez elebiduna -euskara-gaztelera- izango da.
- Lotura ikono bat sartuko da orri nagusitik www.gipuzkoa.net orrira.
Laguntza ekonomikoaren zenbatekoa ondorengo taulari lotuko zaio:
- Bost mila biztanle baino gutxiagoko udalerriak: Egindako inbertsioaren %75a eta beti 3.000 euro gehienez.
- Bost mila eta hogei mila biztanle artean duten udalerriak: Egindako inbertsioaren %65a eta beti 4.500 euro gehienez.
- Hogei mila eta berrogeita hamar mila biztanle artean duten udalerriak: Egindako inbertsioaren %50a eta beti 6.000 euro gehienez.
- Berrogeita hamar mila biztanle baino gehiago duten udalerriak: Egindako inbertsioaren %35a eta beti 7.500 euro gehienez.
- Ehun mila biztanle baino gehiago duten udalerriak: Egindako inbertsioaren %20a eta beti 9.000 euro gehienez.
- Tokiko beste erakundeak: Egindako inbertsioaren %75a eta beti 3.000 euro gehienez.
Eskakizunak aurkezteko epea uztailaren 10a artekoa da. Dirulaguntza jasotzeko, gunea egina dagoela azaldu beharko da gainerako agiri guztiekin, eta horretarako azken eguna 2002ko azaroaren 30a izango da. Informazio gehiago GAO boletineko ale honetan.
Erantzun
Sartu