Teknologia albisteak

Consumer.es: aurkezpena Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Iker Merchán - Grupo Eroski Fundazioa
2002-06-03 : 12:06

Ostegunean, maiatzaren 30ean, Grupo Eroski Fundazioak Consumer.es Interneteko kontsumo-ataria aurkeztu zuen, web-ak berak Internet bidez zuzenean eskainitako ekitaldi sozial batean. Emanaldi hori sarean duzu.

Aurkezpenean Ikusi ez zutenok datorren astelehenetik, ekainaren 3tik aurrera ikusi ahal izango duzue ekitaldia atari horretan, grabatutako emanaldian.

Lehen urte honetan, Consumer.es erreferentzia bilakatu da kontsumitzaileari Internet bidez informazioa emateko arloan, eguneroko bizitzari buruzko eduki baliagarriei esker eta kontsumo-atari hori egunero bisitatzen duten milaka erabiltzaileei esker.

Era berean, Consumer.es-erako esklusiboki egindako azterketa baten emaitzen berri eman zuten Grupo Eroski Fundazioaren arduradunek. Azterketa horretan, musika-CDak saltzen zituzten merkataritza elektronikoko 20 web gune baino gehiago ikertu ziren, eta irregulartasunak eta bezero-arretako akatsak detektatu ziren guneen erdian baino gehiagotan.

CONSUMER aldizkariak Interneten izandako eboluzio naturala da Consumer.es, eta, 1998ko urtarrilean Sarera iritsi zenetik, argitalpen inprimatuaren eduki berberak eskaini ditu, paperezko formatuan lekurik ez zuten bestelako hainbat datu eta informazioz gainera. Lau urte geroago, Consumer.es ataria sendotzean, CONSUMER aldizkariak euskara hutsean duen bertsio elektronikoa Consumer.es gunean eskaintzen diren hainbat proposamenetako bat da. Besteak beste, eskaintzen dira: Eguneko albisteak, Erreportaje bereziak, Kanal tematikoak (Nutrizioa, Etxeko ekonomia, Brikolajea), hiru on-line eskola (Janari-edarien segurtasuna, Etxebizitzen erosketa eta Etxeko hondakinen birziklapena), bost CONSUMER Gida Praktiko (azkena, osasunari eta elikadurari buruzkoa) eta beste bi gune espezializatu: Vitelia.com , gaur egungo emakumeari buruzkoa, eta consumaseguridad.com janari-edarien segurtasunari buruzkoa.

Laburbilduz, Consumer.es-ek kontsumitzailearentzat erabilgarri izatea du helburu, interesatzen zaizkion gaiei (osasuna, nutrizioa, ekonomia, ingurumena, solidaritatea, aisialdia eta bidaiak, teknologia berriak...) buruzko informazioa lortzen lagunduz, eta eguneroko bizitzan hartu behar dituen erabakietan aukera zuzena egin dezan datuak eta aholkuak eskainiz.

Informazio gehiago lortzeko consumer.es

Erantzun

Sartu