Teknologia albisteak

Irakasle euskaldunentzako euskara ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia
Legazpi 6 euskaltegia - Legazpi 6 euskaltegia
2002-06-03 : 11:06

Gero eta irakasle gehiagok ikusten dute euskaraz lan egiteko hizkuntz gaitasuna areagotu beharra; hizkuntz irakasleek, bestalde, beren ahalbide didaktikoak eguneratu eta osatu nahi dituzte.
Eskari horri erantzutera dator LEGAZPI 6 euskaltegiak IRALE programaren bidez egiten duen eskaintza.

Legazpi 6 euskaltegiak 15 urteko eskarmentua du EGAtik gorako ikastaroak eskaintzen; baita kolektibo profesionalentzako ikastaro berezituak ematen ere.

Une honetan hainbat hobekuntza ikastaro ematen ditu ikastetxeetan zein euskaltegian.

Jarraian dituzue 2002ko irailerako eta 2002-2003 ikasturterako eratu ditugun ikastaroak. Horien inguruko informazio osagarria eskurateko, euskaltegiarekin harremanetan jartzea duzue legazpi6@euskalnet.net helbidearen bitartez.

METODOLOGIA- IKASTAROAK

A. Hizkuntzaren lanketa hizkuntzazkoak ez diren arloetan (20 ordu)

B. Testuen ulermena eta ekoizpena: testu-tipologia eta lanerako prozedurak (20 ordu)

C. Testuan oinarritutako irakasbidea (20 ordu)

D. Diskurtso jarraituaren didaktika. Testu-antolatzaileen lanketa (20 ordu)

E. Testua ikasgelan. Zenbait inplikazio metodologiko (20 ordu)

F. Idazkuntza lantzeko teknika nagusiak. Sailkapena eta helburuak. (20 ordu)

G. Gramatikaren didaktika 2. hizkuntzaren irakaskuntzan (20 ordu)

H. Hizkera informalaren didaktika. (20 ordu)

EZAGUTZAK EGUNERATZEKO IKASTAROAK

A. Testuak lotzeko bideak (20 ordu)

B. Laneko dokumentuak lantzen (20 ordu)

C. Euskaltzaindiaren arauak eta ohiko zalantzak argitzen (20 ordu)


GAITASUN PRAKTIKOAK LANTZEKO IKASTAROAK

A. Mintzamen tailerra (60 ordu)

B. Idazmen tailerra (60 ordu)

C. Irakaslanerako ahozko gaitasuna lantzen (20 ordu)

D. Hizketa informalean trebatzen (20 ordu)

E. Irakasleentzako oinarrizko idazkuntza-gaitasunak (20 ordu)



Erantzun

Sartu