Nola kakaztu Euskal Herriko kooperatibak
Euskal Herriko kooperatiben kontrako erasoak, adibidez, indar handia hartu du joan den maiatzaren 29an atxilotu zutenetik Caja Laboraleko barne auditorietako arduraduna.
Sartzen bazarete Libertad Digital izeneko webgune honetan, ikusiko duzue nolako astakeriak esaten diren, atxiloketa hori dela eta, Euskal Herriko kooperatiben kontra, eta bereziki MCCren aurka.
Artikulugileak dio betidanik izan duela susmoa MCC lotuta dagoela ETArekin, eta korporazioa erabili dela talde armatuaren dirua zuritzeko. Ez bide da kasualitatea MCC Arrasaten egotea, “ETAren sehaskan”. MCC inplikaturik omen dago, zuzen edo zeharka, sustatzen eta ezkutatzen estrategia nazionalista, bere bi aurpegietan: EAJrena eta ETArena.
Frogak
Egileak ez du frogarik ematen. Baieztapen mordoa egiten du, jantzita zenbait webgunetan aurkitutako testu batzuekin, esandakoek egiantza izan dezaten.
- MCCren zuzendaritzan politikari abertzaleak dira nagusi: Oliveri, Ormazabal, Retegi, Ardanza...
- Eroskik saltzen ditu bere dendetan liburu abertzaleak eta euskal separatismoan nabarmentzen direnak.
- Caja Laboralek era guztietako diru bilketak egiten ditu, terroristen interesei lotuak.
- Caja Laboralek inoiz ez du ETAren atentaturik jaso.
- Caja Laboralek diruz laguntzen die Euskaltzaindiari, Eusko Ikaskuntzari eta ikastolei.
- Kooperatiben kontseilu sozialetan, abertzaleak dira nagusi.
- Mondragon Unibertsitatean abertzaleak saiatzen dira dotrina abertzalea irakasten.
- Irakasle Eskolako ikasleek praktikak egiten dituzte Venezuelan eta Mexikon, "ETAren adiskideak".
Artikulugileak aurrera egiten du eta izen gehiago aipatzen ditu (Jon Sarasua, josulagunak, Xabier Arzalluz...), denak zabor berean nahasteko.
Erantzunak kargatzen...