Europako Parlamentua, spamaren aurka, baina espioitzaren alde
Segurtasun arrazoiak direla eta, ahalmena izango dute telefono, posta elektroniko edota Internet bidez lortutako datu pertsonalak eskuratzeko.
Europako Parlamentuak Estatuetako agintariei baimena eman die, hemendik aurrera komunikabide elektronikoetan sartuta dauden datu pertsonalak bildu eta ikertzeko. Beraz, segurtasun arrazoiak daudenean, ahalmena izango dute telefono, posta elektroniko edota Internet bidez lortutako datu pertsonalak eskuratzeko. Sozialistek eta popularrek egindako zuzenketari esker onartu da erabakia.
Marco Cappato eurodiputatuak salatu du zuzenketa horrek erabat aldatzen duela berak datu pertsonalen babeserako prestatu duenaren zentzua. Liberalek, berdeek, komunistek eta erradikalek zuzenketaren aurka bozkatu dute. Europako eskubide zibilen aldeko 40 talde.
Beste alde batetik, spam-a ere debekatzen du proposamenak. Enpresek bakarrik bidali ahal izango dute propaganda aldez aurretik jasotzaileak baimentzen badu.
Nazioarteko hedabideetan ere agertu da berria:
- itworld-en esaterako.
- edo Washingtonpost-en.
Erantzunak kargatzen...