Euskaldunen kontrako gune nazi bat itxi omen dute
Libreopinion ideia faxistak dituen jendeak orri pertsonalak kokatzeko tokia dela dirudi. Orri horietako bat dirudi dela Movimiento contra la Intolerancia-k salatutakoa eta nonbait poliziak itxitakoa. Zehatz zein den ez dakit, baina Libreopinion-en badaude itxitako orrien abisuak, hau bezala.
Movimiento contra la Intolerancia delakoa bere liderragatik da ezaguna, Esteban Ibarragatik. Batzuetan neofaxisten kontra azaltzen da, Aitor Zabaleta realzalearen hilketaren juizioan bezala (akusazio partikular gisa).
Beste batzuetan mobida zeharo anti-abertzaleetan, hala nola Plataforma Libertad delakoan, Foro de Ermua eta beste batzuekin, Espainiaren erabaki-esparruaren alde. Ibarraren taldeak PP eta PSOE-ren itun antiterrorista ere sinatu du (Plataforma Libertad-eko besteekin batera )
Erantzunak kargatzen...