Teknologia albisteak

Hari@ berria eta Gure Agenda, Sareko Argiaren ardatz eta atari

Erabiltzailearen aurpegia
Auria Etxeandia - Sareko Argia
2002-05-30 : 10:05

Sareko Argiak aurrerapauso garrantzitsu bat eman du gaur, Euskal Kulturaren Hari@ eta Gure Agenda Sareko Argiaren ardatz eta atari bihurtuz.

Gaurtik aurrera www.argia.com helbidean sartzen bazarete, eduki eta itxura aldetik egindako berrikuntzak aurkituko dituzue:

  • Hari@: prentsa idatzian plazaratutako albiste, iritzi, adierazpen eta Aldizkari Ofizialetako deialdiak jasotzen dituen bilduma osatua eskaintzen duen buletin elektronikoa da. Iritzi, adierazpen eta deialdiak ere landuko ditugu hemendik aurrera eta hari@ren ohiko sailkapenaren arabera antolatuta agertuko dira.
  • Kanalak: Hari@ren atalak, kanal bihurtzea da gure hurrengo erronka. Momentuz, Literatura, Administrazioa eta Euskarri elektronikoen kanalak jarri ditugu martxan.
  • Lagun bati bidali: formulario bidez, berri bakoitza lagun bati bidaltzeko aukera duzue.
  • Bilaketak: egun bakoitzeko berriak irakurtzeaz gain, aurreko egunetako datu base historikoa kontsulta dezakezue. Bilaketak modu errazean egiteko egokitu dugu hari@ren bilatzailea.
  • Gure Agenda Euskal Herriko kultur ekitaldiak biltzen dituen Gure Agendaren gomendioaren berri emango dizuegu egunero.
  • Orain arte bezala, harpidetza bidez hari@ e-postaz jasotzeko aukera izango duzue.

Aldaketa hauekin Sareko Argiak zerbitzu hobe bat eskainiko dizuela ziur gaude. Badakizue, bestalde, zuen iritzi eta iradokizunak eskertuko ditugula.

Sareko Argia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: