Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadiko Kutxaren direktibo bat atxilotu dute Garzonen aginduz

Sustatu - Sustatu
2002-05-29 16:05

Euskadiko Kutxako barne-audioetarioetarako zuzendaria, Iñaki Mallagarai Kortazar, atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak Arrasaten gaur eguerdian, Baltasar Garzon epailearen aginduz. ETAren finantziazio sareekin lotzen omen dute Mallagarai.

Horra informazioa, Gara, El Pais eta El Mundo egunkarien edizio jarraituetan.

Informazio horietan ez dago argi ea Mallagarai soil-soilik atxilotu egin duten, ala Euskadiko Kutxaren egoitza zentralean miaketa ere izan den. Beste herri batzuetan ere egon omen dira errejistroak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu