Teknologia albisteak

Ekonomia soziala eta Euskara eta etorkinak aztergai UEUko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia
Idoia Torregarai, UEUko Komunikazio-arduraduna - UEUtik
2002-05-29 : 12:05

UEUk Udako ikastaroen 30. ikastaldian inoiz baino eskaintza zabalagoa antolatu du. Oraingoan Ekonomia eta Soziolinguistika alorretan antolatu diren ikastaroen berri emango dizuegu.

Ekonomia sailak Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean ikastaroa antolatu du. Bertan, ekonomia sozialaren eta bereziki, lankidetza mugimenduaren iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko nondik-norakoak aztertuko dituzte.

Ikastaro honi buruzko informazioa eta matrikula hemen.

Soziolinguistika sailak, bere aldetik, Etorkinak eta euskara: hizkuntza integrazio sozialerako bide izenburuko ikastaroa prestatu du. Ikastaro honekin gai honekiko kontzientzia areagotu, izan diren esperientzien berri eman eta euskalgintzak eta euskaldunok ditugun erronketan sakondu nahi da.

Ikastaro honi buruzko informazioa eta matrikula.

Erantzun

Sartu