Google bilatzaile soila baino gehiago
Beraien artean erlazioa duten lauzpabost hitz sartu, eta zerrenda luzeagoa ateratzen du Googlek . Sartu adibidez: Metallica, Iron Maiden, Manowar, Motorhead eta Pantera. Eta zer emango digu Googlek? Ba talde metaleroen zerrenda luzea.
Zergatik ?
- Google-ren bilaketa datubase zabalean kalkulo batzuek eginda lortzen da hori. Erlazionatutako hitzak bilatzen ditu.
Zertarako ?
- Beraien bilaketara gehitzeko. Adibidez, demagun metal talde berrien bila zabiltzala. Berak talde berriak proposatuko dizkizu, zuk oraindik ezagutzen ez dituzunak.
Probatu beste hitz multzo batzuekin, eta emaitza kuriosoak aterako dituzue.
Bestetik, glosa bildumarena komentatu dugu:
Froga moduan, Google bilatzaileak glosario bat jarri du, oraingoz ingelesez bakarrik. Hitz bat idatzi, eta hitz horren definizioak bilatzen ditu amaraunean. Hementxe duzu ikusteko. Badirudi oso erabilgarria izan daitekeela zientzia eta teknikako ingelesezko hitzen esanahia agudo aurkitzeko. Adibidez, "socket" bilatuta, lehen definizioa da:
- The Berkeley Unix mechansim for creating a virtual connection between processes. Sockets interface Unix's standard I/O with its network communication facilities. They can be of two types, stream (bi-directional) or datagram (fixed length destination-addressed messages). The socket library function socket() creates a communications end-point or socket and returns a file descriptor with which to access that socket. The socket has associated with it a socket address, consisting of a port number and the local host's network address. http://informatics.up.ac.za/staff/hanli/glossary%20table.htm
Googlek hamaika arrazoi ditu erabiltzaile kopurua handitzeko.
Erantzunak kargatzen...