Iruzur informatikoa. Seguru gaude?
2002-05-27 12:05
The New York Timesek dioenez, Txartel zenbakien salmenta modu honetan egiten da:
- Salneurria: txartel batek 0,43 euro balio dezake, paketeetan saltzen dira eta 250eko paketeak 109 euro balio ditu. 5.000-10.000 bitartekoak berriz, 1.087 euro balio ditu.
- Nola?: Txat-etan ibiltzen dira salmentak egiten, baina webgune ibiltari batzuk ere izaten dituzte. Ibiltaria diogu, izan ere lekuz eta helbidez maiz aldatzen dituzte-eta. Asko Europa aldetik eta Asia ingurutik ere jarduten dute gero eta gehiago zabaltzen hari den lapurketan. Malasia aldetik horrelako asko antzeman dira.
El Pais-en agertzen denez, Guardia Zibilek ezagutzen dituzte baita sei milioi datu dituzten Cdak saldu dituztenak ere. Guardia zibileko teniente Juan Rodriguez Sotomayorrek ziurtatzen du jendea negozio berri honetatik bizi dela. Algeciras-eko bat dexentetan atxilotu dute, esaterako.
Denda birtualen kasuan %5 eta %8 artean egiten omen da iruzurra. Visa eta Mastercard-eko arduradunek diotenez, berriz, %0,25 ingurukoa da iruzurra beraien domeinuan dauden erosketa prozesuan.
Interneten txartela ez galtzeko onena leku familiarretan erostea da, hau da, dakigun lekuan. Zifratua erabiltzeak ere emango digu ziurtasunik.
Erantzunak kargatzen...