Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal musika klasikoaren gunea

Euskaldunok egindako garai guztietako musika klasikoari eskainitako web gune berria dago abian. Bertan, Euskal Herriko konposatzaileak eta hemengo musika gune garrantzitsuenetan egindako lanak dira nagusi.

Hainbat baliabide eskaintzen ditu basque-media.com guneak. Alde batetik, gure konposatzaile ezagunenen -eta hain ezagunak ez direnen- gaineko informazioa. Bestalde, musika klasikoa erosteko aukera, katalogo zabal baten bidez. Disko berri edo gomendagarriendako leku berezia dago. Katalogoko disko konpaktoak gaiaren edo garaiaren arabera sailkatuta agertzen dira: musika erlijiosoa, omenaldiak, ahaztutako konposatzaileak, "urrezko" diskoak...

Beste protagonista handiak partiturak dira: abesbatzendako eta akordeoiarendako partiturak eskaintzen ditu web orri horrek. Horrez gain, balio historikoa duten partiturak ere eskaintzen ditu, hala nola, Arantzazuko Basilikako musika konposaketak.

Hala ere, beste edozein web orrik bezalaxe, basque-media.com-ek elkarrizketa programa, eztabaida gunea eta harpidetza egiteko aukera ere ematen digu.

Musika eta gaur eguneko gaiak lotuta, editorial bat ere badakar orriak, musikaren munduan pil-pilean dauden gaien inguruan: adibidez, oraingoan, musika eskolak eta hezkuntza lege berria dira hizpide.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu