Teknologia albisteak

Hemen dugu Bai Euskarari Laguntzailea!

Erabiltzailearen aurpegia
Larraitz Mendizabal - Kontseilua
2002-05-24 : 13:05

Bai Euskarari Laguntzailea Kontseiluaren ekimena aurkeztu berri da. Hemendik aurrera euskararen normalizazioaren bidean Kontseiluak egiten dituen ekintzak diruz laguntzeko aukera izango dute norbanakoek.

Izan ere gizarteak emandako laguntzari esker urrats handiak egin ditugu azken urteotan: ehunka gizarte eragile normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari dira, Hizkuntz Eskubideen Behatokia eta Euskararen Telefonoa gure eskubideen alde ari dira lanean, nazioarteko erabakiguneetan inoiz baino gertuagotik jaso dute euskararen egoeraren berri... Hala ere, oraindik asko dago egiteko eta bide horretan euskararen aldeko konpromiso pertsonala adierazteko modu bat da Bai Euskarari Laguntzaile izatea.

Horretarako bide desberdinak daude:

  • Kontseilura telefonoz deitu eta datuak ematea. Zkia.: 943 591200
  • www.kontseilua.org webgunean aurkituko duzun fitxa betetzea.
  • Hainbat lekutan banatuko den esku orria erabiltzea. Igande honetan bertan Ibilaldian hasiko da esku orriaren banaketa.

Norberaren ahalmen eta nahietara moldatutako ekarpenak jasoko dira. Hilean 10, 15, 20 eta 30 eurotako ekarpenak proposatzen dira, baina bestelako kopuruak emateko aukera ere badago.

Zabal ezazu informazio hau zure inguruan eta ea guztion artean normalizazioaren bidean egin beharreko guztiak egiteko sosak biltzen ditugun!

Erantzun

Sartu