Sustatu logoa Teknologia albisteak

Antxoa Egune Ondarroan

Eneko - Ondarroatik
2002-05-24 12:05

Ondarroako Udalak , Zatozte merkatari elkarteak eta Salda Badago tabernari elkarteak, lehen Antxoa Egune antolatu dute datorren larunbaterako.

Santa Klara Kofradiatik botatako hiru sirena deikin hasiera emango zaio egunari eguardiko hamabietan. Sirena-hots hauek, gaur ere Ondarroara arraina ailegatzen den bakoitzean jo eta Ondarroa osoan entzuten dira.

Hamabietatik aurrera, erakusketa, sukaldaritza eta antxoa lehiaketak hasiko dira Itsas Aurre-n. 13.30etan saregileei omenaldia eskeiniko zaie eta bertsolariek kalea girotuko dute. Ordu berean, Zilarrezko antxoi eta Kanpoko sariak banatuko dira.

Arratsaldean, jai giroa Alde Zaharrera pasatuko da, tartean batelen estropadak eta pintxo dastaketak izango direlarik.

Eguna ondo amaitzeko, ireki berria den Ondarroako Kafe Antzokian , Barricada taldea izango da jotzen gaueko 22,30etatik aurrera.

Apartako eguna pasatzeko aukera!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu