Teknologia albisteak

Sarean kontari I. ipuin lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Jose Miguel Arnaiz - Santurtziko Udal Euskaltegia
2002-05-23 : 20:05

Abian da Santurtziko Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako I. Ipuin lehiaketa eta dagoeneko sarean dira bidalitako lehen ipuinak.

Irakurri, eta gozatu sarean jarri ditugun ipuinekin.

Laugarren saria ( 200 euro ) zein ipuinek merezi duen bozkatzeko aukera ere izango dute internautek. Interneteko bozketa bidez aukeratuko da, beraz.

Hori bai, bozketa egiteko epea ekainaren 3tik 14ra bitartekoa izango da (biak barne).

Hauxe da erabili beharreko prozedura: e-posta bidali ipuin-lehiaketa@santurtzieus.com helbidera, ipuinaren izenburua adieraziz. Ez da onartuko helbide beretik etorritako bozka bat baino gehiago.

Santurtziko Udaleko Euskara Sailak eta Santurtziko Udal Euskaltegiak "SAREAN KONTARI" ipuin lehiaketa antolatu dute euskarazko ipuingintza eta Interneten euskararen presentzia bultzatzeko asmoz. Lehiaketaraen oinarriak ere jarri dituzten web-ean.

Argibideak eta ipuinak berak santurtzieus.com-en

Erantzun

Sartu