Teknopolis saioak Robotikerren sarien aipamen berezia jaso du
2002-05-23 17:05
Robotikerrek antolatutako De la Economía Industrial a la Sociedad Digital kazetaritza sariak banatu dira eta Elhuyarrek prestatu eta ETBk eskaintzen duen Teknopolis saioak epaimahaiaren ohorezko aipamena jaso du.
Robotikerren sari honetara 194 lan aurkeztu dira eta ondokoa da sarituen zerrenda:
- Lehen saria: Pedro Guillén Carranza, E.comm-en argitaratutako Irlanda; el tigre celta artikuluagatik.
- Bi akzesit: Igor Galo Anza, De los incunables al e-book eta Alex Fernandez, Guía básica de sitios web sobre divulgación científica.
- Ohorezko aipamena: Teknopolis Elhuyar eta ETB.
Epaimahaiaren iritziz, Elhuyarrek ETBrekin lankidetzan egiten duen saioa bere kategoriako onena da, telebista mailako onena, alegia.
Erantzunak kargatzen...