Sustatu logoa Teknologia albisteak

Chenoa Aitor Gorosabel beharrean

Disko gehiago saltzen dituelako, eta Gasteiztarrek gustokoagoa ei dutelako, Alfonso Alonso, Gasteizko alkateak jakinarazi du, Ama Zuriaren jaietan Chenoak eskainiko duela kontzertua Su ta Gar-ek beharrean.

Su ta Gar -ek aurtengo Gasteizko jaietan joko zuela aurreikusita bazegoen ere, atzo alkateak, Alfonso Alonsok jakinarazi zuen, Operacion Triunfoko Chenoari deitu diotela talde eibartarrari beharrean. Arrazoiak: gasteiztarrek Chenoa dutela gogoko, eta askoz ere disko gehiago saltzen dituela. Maria Jesus Agirre, alderdi jeltzaleko zinegotzia ez da bat etorri eta esan du, Gasteizko Udalak ez duela pluraltasuna kontuan hartzen. Batasunak ere gogor salatu du aldaketa, eta Gasteizko Udalak azkenaldian egin dituen hainbat egitarau aldaketa salatu ditu. Chenoak ikusle asko erakarriko dituela dudarik ez, baina Su ta Gar taldearekin plaza ez zen hutsik geratuko, ez horixe!! Baina zer egingo diogu! Itxura denez alkateari gehiago gustatzen zaio Chenoa, Aitor Gorosabel baino. Itxura kontua ote da bakarrik?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu