Langile Ikastolaren webgunea
Jakin ezazue zuen bisitak atseginez jasoko ditugula, nahiz eta, batez ere, gure barne funtzionamendurako webgunea izan. Ea denon artean zabaltzen dugun euskal presentzia sarean. Gu hemen gaude.
- Hezkuntza prozesu integrala
Pertsona bakoitzari, bere egoera baloratzeko eta aldatzeko, besteekin harremanetan jartzeko eta munduaren aldatze eta hobetze lanetan konprometitzeko, gaitasun kritiko baten jabe izaten laguntzean datza (Hezkuntza Proiektua 7. Orrialdea ).
- Metodologia.
Egun indarrean dauden psiko-pedagogiko korronteetatik aukeratu, eguneratu eta Ikastolaren helburuetara egokitutakoa.
- Eskola euskalduna
Euskara, ikasketa-hizkuntza izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza da.
- Aniztasuna eta balore demokratikoak
Errealitatea anitza denez, dauden ikuspegi ezberdinetatik elkarrekin lanean jarduteko gunea izango da, era guztietako aniztasunak errespetatuz..
- Eskolako hezitzailea
Genero estereotipoak gaindituz, ikasle bakoitzaren balore, ahalmen eta ezberdintasunak onartu eta konpentsatzen duen heziketa.
- Kudeaketa eredua
Demokratikoa eta partehartzailea, eskola komunitateko estamentu guztien ordezkaritzarekin, 3 ikastetxeek Hezkuntza Proiektu bakar bat osatuz (2-16).
Erantzunak kargatzen...