"Bai erregular"
2002-05-22 13:05
Eibarko euskararekiko idatz-zaletasuna bultzatu nahian antolatu du aurten Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak "Bai erregular" izeneko narrazio lehiaketa.
Bi maila ditu lehiaketak:
- Bata, 14 eta 17 urte bitartekoentzat (hauek gutxienez 2 orri eta gehienez 4 bete beharko dituzte)
- bestea, 18 urtetik gorakoentzat (gutxienez 3 orri eta gehienez 7). Gaia norberaren esku egongo da baina, Eibarko euskaraz idatzita egon beharko dute lanek. Aurretik publikatu gabeak eta saririk jaso ez duten lanak izango dira.
Lehiaketa abian da dagoeneko eta lanak entregatzeko epea, 2002ko irailaren 14an amaituko da. ...eta kitto!-k Eibarko Merkatu plazan (Errebal 13-3) duen bulegoan utziko dira lanak. Epaimahaiak urriaren 10ean emango du sarituen berri eta sariak, urriaren 14ean, Literatura Astearen barruan banatuko dira.
Erantzunak kargatzen...