Euskarazko zientzia-dibulgazioa sustatzea izan da betidanik gure erronka nagusia; horregatik, aurten ere sariketa hau. Aurtengo deialdian, hiru sari eta gazteentzako sari berezia izango dira: lehenengoari 900 euro.
CAF-ELHUYAR Zientzia-dibulgaziorako IX. sarien oinarriak
Lanei buruzkoak
BAT Sari honetara euskaraz idatziriko zientzia eta teknologiaren dibulgazio-artikuluak aurkeztuko dira.
BI Sariketara aurkeztuko diren lanek originalak eta sekula argitaratu gabeak izan beharko dute; itzulpen edo moldaketarik ez da onartuko. Halaber, beste sariketaren batera aurkeztu diren lanak ere ez dira onetsiko.
HIRU Ez CAFek ez Elhuyarrek ez dute erantzukizunik bere gain hartuko egileek aurreko araua beteko ez balute eta, gainera, dirua itzultzea eska lezakete emanda balego.
Aurkezpenari buruzkoak
LAU Originalak, lerro artean tarte bikoitzarekin eta orria alde batetik idatzita entregatuko dira.
BOST Lanek gutxienez 4 DIN A4 eta gehienez 8 DIN A4 (7.500 eta 15.000 karaktere bitartean) izan beharko dituzte. Dagozkien irudi eta grafikoz hornituko dira, eta horiei dagokien espazioa ez da lanen luzera neurtzeko erabiliko. Bibliografia ere aipatu egin behar da (gehienez 5).
SEI Lanaren amaieran izengoitia ipiniko da eta lanen kopiekin eta disketearekin batera itxita bidaliko den gutun-azalaren kanpoaldean ere izengoiti bera ipiniko da. Gutun-azal horren barruan, egilearen izen-deiturak, bizilekua, telefonoa eta nortasun-agiriaren fotokopia erantsi. 25 urtetik beherako idazlea bazara, gutun-azalaren kanpoaldean adierazi.
ZAZPI. Lanak 2002ko azaroaren 15a baino lehen bidali beharko dira (sei kopia, disketea eta egileen datuak dituen gutun-azala) Elhuyar Kultur Elkartera, Asteasuain poligonoa 14, 20170 Usurbil.
Epaimahaiari buruzkoak
ZORTZI Epaimahaia zientzia eta teknologiako zein kazetaritzako adituek osatuko dute, eta Elhuyarrek izendatuko du, CAFen onespenaz.
Sariei buruzkoak
BEDERATZI Hiru sari eta gazteentzako sari berezia izango dira:
HAMAR Sari-kopuruari eta sarien zenbatekoari buruzko azken hitza epaimahaikoek izango dute, eta aldaezina izango da. Sariak eman gabe gera daitezke.
HAMAIKA Epaimahaikoen erabakia 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen emango da aditzera.
Lanen jabetzari buruzkoak
HAMABI Lanen jabetza egilearena izango da.
HAMAHIRU Elhuyarrek bere gain hartzen du, urtebeterako, saritutako lanen argitalpen-eskubidea. Argitalpen horrek ez du egile-eskubiderik.
HAMALAU Saritutako lanak gizarteratzean nahitaez egin beharko da irabazitako sariaren aipamena.
Lanak itzultzeari buruzkoak
HAMABOST Saritu gabeko lanak beren helbideetara igorriko dira sarituen berri eman ostean.
Bestelakoak
HAMASEI Saririk jaso ez duten artikuluek ere Elhuyar Zientzia eta Teknika zientzia-dibulgazioko aldizkarian argitaratzeko aukera izango dute, Elhuyarrek horretarako egokiak direla ikusiz gero.
HAMAZAZPI Sariketa honetan Elhuyarko langileek ezingo dute parte hartu.
HEMEZORTZI Sariketari buruzko argibideak Elhuyarri eskatuko zaizkio (943 363040 / aldizkaria@elhuyar.com)
HEMERETZI Bestelako ezustekorik sortuko balitz, Elhuyarrek ebatziko du.
HOGEI Sariketa honetara aurkezteak oinarri hauek guztiak onartzen direla esan nahi du.
Oharra: aurreko deialdietan saritutako artikuluak ikusi eta saritutako liburuei buruzko informazioa nahi izanez gero, ikus Elhuyarren zientzia.net webgunea
Erantzun
Sartu