Teknologia albisteak

Zerga Eragozpena

Erabiltzailearen aurpegia
L. Ostolaza - Durangotik
2002-05-17 : 14:05

Zerga Eragozpena, gastu militarren finantzaketan parte hartu nahi ez dugula adierazteko era da; legezkoa ez bada ere, guda eta guden prestaketen aurkako jarrera agertzeko modua da. Zuk parte hartuko duzu militarrei dirua ematen?

Aurtengo lehen seihilabetean, estatu espainiarrak Europar Batasuneko lehendakaritza du bere gain. EB indartzen ari da eremu ekonomikoan; ez ditu kontutan hartzen jendearen premiak, aitzitik, kontsumitzaile hutsak balira jotzen ditu; EBk, kapitalaren eskakizunak eta aginduak betetzen ditu, gero eta merkatu zabalagoak eta zapalkorragoak bultzatuz. Bestalde, EBk erabakita dauka Segurtasun eta Defentsarako Kanpo Politika Bateratua (PECSD) deritsona indarrean sartzea, Solana buru delarik. Erakunde horren bitartez, Europaren botere militarra mundu mailan nabaria izan dadila nahi dute eta bere eginkizuna zera izango omen da: misio humanitarioak burutzea, krisien kudeaketa indar erasotzaileen interbentzioen bitartez, eta baita, bakea ezartzearena ere.

Horretarako ari dira sortzen euroejerzitoan bilakatuko den Interbentzio Azkarreko Indarrak izenekoa (60.000 soldaduz osatuta). Erahiltzeko ahalmen handikoa izanik, EB-ren barruan zein Ipar-Hego harremanen desberdintasun sozialak sortzen eta eusten dituen boterearen zerbitzura egongo delarik. PECSD horrek, europako industria militar bateratua bultzatuko du teknologi berrienak armagintzaren garapenean aplikatzeko inbertsio multimilonarioak eginez ( 400 M Airbusa, helikopteroak, satelite eta radar sistemak, ea); eta bestetik, arma-salmenten politika erasokorra indartuz, armagintzaren murrizketa eta kontrolerako eurek hartu akordioak ere apurtuz.

Eta hori guztia, jakina, gizarte-alorreko inbertsio gutxituen kaltetan burutuko da.

Zertarako eragozpena zertarako?

Zerga eragozpena, egoera legal bezain injusto horren (gerren prestaketa eta finantzaketa) aurka ekiteko tresna da; horrekiko kolaborazio-eza azaltzeko eta desobedientzia zibila gauzatzeko beste era bat. Zerga Eragozpena honetan datza: IRPF-ren aitorpena egitean, gastu militarrerako erabiliko den norberaren zergetako dirua bestelako proiektu alternatiboetara desbideratzean; gizarte eta gizartean parte hartzeko eredu zuzen eta solidarioagoak defendatzen dituzten proiektuetara desbideratzea.

Zerga eragozpena egitea oso erraza da eta webgune honetan zalaltza guztiak argitzeko modua izango duzu, baita diputatuari bidaltzeko gutuna ere.

Gastu militarra zenbaterainokoa den ere azaltzen da webgune honetan, taula eta guzti

Erantzun

Sartu