Sustatuzaleok, gonbidatuta zaudete!
Jakoba Taberna Erreka kalean dago eta aspaldikoa da, izan. Fidel Azkoagak ireki zuen antzina eta urteetan berak eta bere familiak gobernatu zuten.
Orain nik hartu eta beste modu batera antolatuko dut. Batez ere ogitartekoak eskainiko ditut hori izango da nire espezialitatea, entsaladak eta sorpresaren bat edo beste, haizeak nondik jotzen duen.
Taberna eta lehengo jantokia bat eginda egongo dira. Beraz, jendeak gogokoago duen eremua aukeratuko du mokadu bat jan, musika entzun eta berriketan egiteko.
Igandekoa aro berriaren inaugurazioa izango da. Ateak ireki, berriz, maiatzaren 23an egingo dugu, ostegunean. Sustatuzaleok igandean duzue aukera polita elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko Jakobaren kontura. Gonbidatuta zaudete!
Idoia Larrañaga
Erantzunak kargatzen...