Sustatu logoa Teknologia albisteak

Interneten "COOP" domeinua erregistratu

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak (ACI-NKA), Ipar ameriketako erakunde batekin lankidetzan, domeinu berri bat ireki du Interneten, Kooperatibek eta hauen ordezkari diren erakundeek bakarrik erabili ahal izango dutena.

Coop.org

Coop.org

Erregistroak formalizatzeko, erailtzaile berrien eskura helbide berri bat jarri dute Interneten Nazioarteko kooperatiben Aliantzak

Helbide horretan informazio handia dago domeinu berriaz eta, bost urrats eginez, bisitaria erregistro-prozesuan aurrera gidatzen du sistemak; eragozpen bakarra, testua ingelesez baino ez dagoela.

Ordainketa erregistratzeko unean egin behar da kreditu-txartel bidez, eta kostua domeinuaren jabetzak iraungo duen denboraren araberakoa da: bi, hiru edo bost urtekoa, alegia.

Coop Link deituriko lekuan kooperatibak dituen direktorio mundiala ere agertzen da

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu